Pertsona lagundu

Pertsonen gorabeheretan laguntzen ohituta dagoen norbaitekin topatzean interesgarria den zerbait ulertu edo ikasi dezakezu,

Ikuzpegia zabaldu

Dakartzazun ikuspegia zabaltzea psikoterapia saioetan maiz gertatzen den ondorioa da; honi esker gauzak egiteko era berriak sor daitezke; halaber, emozio edo pentsamolde ezberdinak ere eman daitezke; hauek guztiek hasieran ekarritako egoera hobetzen lagun dezakete.

Ez dago oso gaizki egon neharrik

Psikoterapiaren onuraz baliatzeko ez dago oso gaizki egon beharrik: orain baino hobeto egon nahi izatearekin nahikoa duzu. Ahal duzu dagoeneko ondo samar bizi eta halere arlo batetan hobetu nahi izatea ere.

Gure ikuspegia:

estadio_eusk

Eredu honek teknika erraza eta eraginkorrak eskaintzen ditu, bai aldarteak nola komunikazioa aldatzeko, norberarentzat eta baita besteentzat ere.
Psikologia humanistak (Gestalt) orain gertatzen ari dena aldatzean arreta jartzen du, iraganean era luze eta antzuan aritu ordez. Norberak bere bizitza hobetzeko erantzukizuna har dezan aldarrikatzen du ere, besteak aldatu daitezen itxoiten gelditu ordez..
Pertsonek elkarri eragiten diogula azpimarratzen du eredu honek; hots, bati gertatzen zaiona inguruko beste batzuei gertatzen ari zaienarekin zerikusia izan dezakeela, alegia. Eragin horren jakinaren gainean egoteak guztien beharrak hobeto zaintzeko balio du.
Epe laburreko psikoterapiak egoera zehatzak era praktikoan konpontzera zuzenduta dago; horrela psikoterapian hilabete askotan aritu beharrik ez dago. 15 saio baino gehiago ez dira beharrezkoak izaten, usu. Askotan “etxeko lanak” proposatzen dira, bi saioen artean egiteko.

Saioen ezaugarriak

  • 10 – 15 saio.
  • 45 – 55 minutu saio bakoitzeko.
  • Saioak astero egin daitezke hasieran.
  • Saioak 15 egunean behin edo hilero geroago.

Podemos solucionar tus dudas

SOLICITA INFORMACIÓN ADICIONAL ACERCA DE NUESTRAS TERAPIAS

PUEDES INFORMARTE AQUÍ