333

Besteen aurrean aurkezpenetan, bileretan, taldeak mugiarazten edo komunikazio eraginkorrrean era errazean aritzen ikas daiteke

Talde baten aurrean ondo komunikatzen ikasteko sortu dugu kurtso hau. Dagoeneko egin ditugun alditan zera baieztatu dugu: jendearen aurrean mintzatzeko goi mailako trebezia lortzen dela, baita hau egitearen gozamena areagotzen dela ere, eta halaber, norbere buruaren garapen pertsonal harrigarria eskuratzen dela, kurtsoaren iraupen laburra kontutan hartzen bada, bederen.

 ¿ZER LORTUKO DUZU IKASTARO HONETAN?

  • Taldeak norabide baikor batetara eramatea
  • Informazioa era eraginkorrean aurkeztea
  • Talde baten aurrean mintzatzen ari zaren bitartean gozatu ahal izatea
  • Taldean sor daitezkeen erronka ezberdinak kudeatzea
  • Lider izateko indarrarekin bat egitea
  • Aurkezpenak egiteko zeure era berezia garatzea.

Ikastaroen izaugarriak

Besteen aurrean esaten duenaren eragina hobetu nahi duenari, norberaren bertsio onena erabiltzen eta giroa eta harremana zaintzearen bitartez, gainera.

Talde batekin enpatian oinarritutako harremana sortu.
Eremu fisikoa erabiltzen ikasi.
Ahotsa eta gorputzaren eragina areagotu.
Hizkera metaforikoaz baliatu.
Ariketak sortu eta bat-batean garatu.
Entzuleengan zirrara egin edukia eta formaren bitartez.
Aurkezpena antolatu eta egituratzen ikasi.
Entzuleen gorputz hizkuntzaren eta esandakoen mezuak ulertu.
Umorearen erabilpena.

Parte-hartzaile bakoitzak Espainako PNL Elkarteak (AEPNL) bermaturiko agiria jasoko du.
Ikasleak ordu guztien %80-a betea izan beharko du agiria lortu ahal izateko.

HOBEKI Xabier Barkaiztegi 21 Erdiko solairua B – 20.010 Donostia
2016eko abuztuaren 26tik irailaren 4ra. 90 ordu.

Irakasleak

OSANE MATíAS
Psikologoa. Psikologia Sistemikoan Masterduna. AEPNL-k bermaturiko Irakasle. Erickson Tankerako Hipnosian Masterduna. Espainako PNL Elkarteko Formazio Arduraduna (2012-2016). Asociación Española de Psicoterapia Cognitivo-Conductual-eko Irakaslea. Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ko Psikologia eta Komunikazio irakaslea.
IÑAKI OLASKOAGA
Psikologoa. Psikologia Sistemiko eta Psik. Gestalt Masterduna. AEPNL-Espainako PNL Elkarteko Presidentea (2012-2016). Euskal Herriko Gestalt Elkargoko psikoterapeuten irakaslea. Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ko Psikologia eta Komunikazio irakaslea.
IZENA EMATEKO INFORMAZIOA ESKA DEZAKEZU