00family

Seme-alabak era orekatsu eta osasuntsuan hezteko artea.

 

Guraso Eskola seme-alabak bere osotasunean eta era eraginkorrean hezteko lan zail horretan laguntzeko saioak dira. Familiaren harreman-giroak bertako kide guztiek euren nortasuna modu osasuntsu eta orekatuan garatzeko aukera aberatsa da. Guraso Eskolan eguneroko zailtasun berdintsuak dauzkaten beste gurasoekin hausnartzen, ezagutza berriak eskuratzen, edota jarrerak garatzen jarduten gara. Guraso anitzen arteko elkarrizketak ere oso aberatsak izan ohi dira.

ZER LORTUKO DUZU IKASTARO HONETAN?

  • Seme – alaben garapen ebolutiboaren inguruan ARGIBIDEAK lortu. Bai pertsonak bai familiak gobernatzen dituzten lege psikologikoen berri izango duzu.
  • Arrisku-egoerei AURREA HARTZEA, nortasunaren arloan, gizarte harremanetan, etxeko giroan eta eskolan.
  • Guraso bezala Teknika berriak, tresna praktikoak, gaitasun, jarrera, eta baliabide berriak IKASI heziketa eraginkor eta arduratsua burutzeko.
  • Parte-hartzaileen GARAPEN PERTSONALA SUSTATZEA: “Zenbat eta hobeto sentitu pertsona bezala, orduan eta guraso hobea izango zara”.

Ikastaroen ezaugarriak

Heziketa eraginkorra eta orekatua eskaini nahi dutenei, baita haur eta gaztetxoekin daukaten harremana hobetu nahi dutenei ere.
GURASO ESKOLA hamabostean behin -oro har-, burutzen den dinamika da, guraso-talde egonkor bat dela medio (8-20 kide gutxi gorabehera). HOBEKIko taldea, bilerak dinamizatu eta gidatu, elkarrizketak koordinatu, informazioa eta orientazioa eskaini, edota, egindako ariketekin hausnarketa aktiboa sustatzeaz arduratzen da.
Lan-metodologia aktiboa eta parte-hartzailea da, indukziozko estiloa darabilena (zehatzetik abiatuz ondorio zabalagoetara, landu den hori taldeak berak jaso eta laburtu dezala sustatuz). Horretarako, jolasak, ariketak, ikus-entzunezkoak, azalpen interaktiboak eta eztabaidarako testuak eskaintzen dira. Honekin batera, gaiekin loturiko bibliografia ere eskaintzen da.
Une oro giro atsegina eta hurbila, eta parte-hartzaileen arteko elkarrekintza naturala sustatzen da. Tarteka, ohiko dinamika hau gaiarekin loturiko hitzaldi monografikoekin osatu daiteke. Parte-hartzeak euskaraz nahiz gazteleraz burutu daitezke.
Jarraian GURASO ESKOLAN landu ohi diren zenbait gai aurkezten dira, proposamen gisa. Programa zehatza eta landuko den ordena taldeak eta bere kideek erabakitzen dute, behin osatuta dagoenean:

. Familia barneko komunikazio baikorra.
. Autoestimuaren garapena: arazoen aurrea hartzeko faktore unibertsala.
. Arauak eta mugak: nola ezarri eta sortzen diren ondorioak.
. Jolasa eta sormena.
. Sexualitatearen hezkuntza.
. Baloreen barneratzea. Gurasoen eragina.
. Adimena emozioen ikuspuntutik sustatzea.
. Eskola porrotari aurre-hartzea.
. Ikasketa teknikak.
. Telebistaren erabilpen ona eta txarra. Ikus-entzunezkoen heziketa.

– Pentsamendu baikorra.
– Anai-arreben arteko jeloskortasuna.
– Aitaren papera familian.
– Aitona-amonak eta zaintzaileen eragina haur eta gurasoengan.
– Kontsumo arduratsuaren hezkuntza.
– Hezkuntza eta sexismoa: atzematen ez diren mezuak.
– Aldi berean bikote eta guraso izatea.
– Helduen emozioak kudeatzea.
– Pubertaroa eta nerabezaroa: era baikorrean jokatzeko moduak.
– Aita-amen eskubideak familia barnean.
– Erruduntasunaren ondorioak familia barneko kideengan.
– Autoritarismoa eta askatasuna: heziketa estiloaren eragina.
15 egunean behin edo hilero.

Gidaria

IÑAKI OLASKOAGA
Psikologoa. Familia eta bikote terapeuta. Gestalt psikoterapeuta. PNLko Master Didakta homologatua (Programazio Neuro-linguistikoa). GURASO ESKOLAko Gidari 25 urtez. Euskal Herriko Gestalt Elkargoko psikoterapeuten Irakaslea. Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ko Psikologia eta Komunikazio irakaslea.
IZENA EMATEKO INFORMAZIOA ESKA DEZAKEZU