Iñaki Olaskoagak bere lan ibilbidea HOBEKI 1998an sortzearen bitartez jarraitu zuen, aurretik talde mota anitzetan aritutakoa zelarik (haurrak, nerabeak, helduak, irakasleak, gurasoak, langabetuak) eta erakunde ezberdinetan (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, ikastolak…).

Hobeki jarduera hauek eta etorriko ziren besteei gune ireki eta bizia emateko sortu zen, non euren burua hobetu nahi zutenek ahal izan zezaten baldintza duin eta atseginetan ikasi eta artatuak izan.

Gaur egun, HOBEKIn lan egiten dugunok zenbait balioen garrantzia partekatzen ditugu, alegia, praktikotasuna, eraginkortasuna, etika, ikuspegi zientifikoa, pertsonak goxo hartzea, naturaltasuna eta begirada ludikoa.

Osane Matías, aurreko urtetan Eibarko JASO Zentroa sortu ondoren, HOBEKIn 2004an sartzen da, non bere indarra, adimen bizia, irakaskuntza dibertigarria egiteko dohaina eta gizatasuna ekartzen duen; b erekin batera zekarren eskarmentua talde mota anitzetan datza, haurrak, gazteak, emakumeak, helduak orokorrean eta adinekoekin ere, udal eta erakunde ezberdinetan (Eibar, Ermua, Barakaldo, Berriz, Durango, Beasain…) Club Deportivo Eibar, Mercedarias, Nazaret Zentroa, …

HOBEKIk bere lana leku askotan aurrera eraman du: Eusko Jaurlaritza (Berritzeguneak), Donostiako Udala, Michelin Izarrak duten Mugaritz eta Guggenheim (Narua) jatetxeak, Onkologikoa, ADEGI, Universitat de Barcelona, Universidad de Navarra (Tecnun), Mondragon Unibertsitatea, Colegios Oficiales de Psicólogos de Madrid y de Valencia, Diputación de Badajoz, Gobierno del Principado de Asturias, Real Sociedad, DYA Gipuzkoa, Mensajeros por la Paz Navarra, Gureak, Mercedarias, EDE Bizkaia, Lagun Aro, Eroski, GKN, Angulas Aguinaga, CAF, Radio Nacional, Mapfre, UCB Pharma Madrid, Hotel Ritz Madrid, Asoc. Industria Navarra AIN, CYC Technology Pamplona, Dana Automoción Pamplona, Asoc. Gruas de Euskadi, Medyar Vitoria-Gasteiz, Riesgos Laborales Preving, Conecta y Cierra Iruñea, Madrid, Zaragoza, Logroño eta Bilbon, PNL-Zentre Mallorca, San Antón Escola Ourense, Ibarra eta Astigarragako Udalak,  Andoaingo Ikastola, La Salle Beasain, El Regato Bizkaia Ikastetxea…