222

Ahaztezina egingo zaizun bizipen partekatu baten

bitartez zure PNL ikasketa osatu dezakezu.

 

Master egiteak PNL era trebeagoan eta naturalagoan erabiltzen laguntzen du. Aurreko maila sendotzen da (Practitioner) eta gainera, bizitza aberasteko balio duten gaitasunak indartzen du, hots: arreta, zentzumenak piztea, sinesmen eta egoera murriztaileak irakurtzen eta malgutzea, sormena, negoziaketa, pertsuasioa, norberaren identitatearekin gozatzea, transzendentzia…

[rev_slider alias=”master” /]

KURTSO HONEKIN ZER LORTUKO DUZU?

  • PNL maila osatu.
  • “Zintzilik” izan ditzakezun egoerak konpondu, bete-betean bizitzeko.
  • Lan eremuko eranginkortasuna handitu
  • Bakoitzak norbere burua eta besteak laguntzeko teknika boteretsuak ikasi.
  • Practitioner-en lortutako maila sendotu.
  • Norbera aldatzearen bizipen sakonaz gozatu.
  • Ikastea atsegingarria izan daitekeela frogatu.

Ikastaroen izaugarriak

HOBEKIn edo bermatua den beste edozein zentroan PNL Practitioner ikasitakoei, gure ereduan goi maila lortu nahi dutenei.
I OSAGAIAK PRESTATU: noraino irits gaitezkeen, jarrera errazgarriak pizten, informazioa era erabilgarrian antolatzearen bitartez, malgutasunaren bizipena izateko.

II ESKUHARTZEA: HAZI, ALDATU, GARATU: konplexua izan daitekeenaren osagarriak ulertu, denbora subjetiboa mendean hartu, barnetik ondo dantzatzeko urratsak ezagutu, sinesmenak eraldatu, nahi ditugun erreakzioak izan, bikaintasuna lortzeko ereduak ezagutu, jakinduria holistikoaz baliatu, sinesmenen ingurua erabili: besteekin are sakonago bat egin, besteak motibatu, negoziazioa erraztu, pertsuasioa zorroztu, egitasmo sortzaile eta errealistak sortu, norbere identitatea era zabal eta baikorrean sendotu.

MASTER-en LORPENAK BOROBILDU. Maila holistikoarekin bat egin.

Parte-hartzaile bakoitzak Espainako PNL Elkarteak (AEPNL) bermaturiko agiria jasoko du.
Ikasleak ordu guztien %80-a betea izan beharko du agiria lortu ahal izateko.

HOBEKI zentroa,  Xabier Barkaiztegi 21 erdiko solairua B – 20.010 Donostia

2022ko irailak 24etik urriko 16ra, aste buru eta jai egunetan

Irakasleak

IÑAKI OLASKOAGA
Psikologo. Psikologia Sistemiko eta Psik. Gestalt Masterduna. AEPNL-Espainako PNL Elkarteko Presidentea (2012-2016). Euskal Herriko Gestalt Elkargoko irakaslea. Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ko Psikologia eta Komunikazio irakaslea.
OSANE MATíAS
Psikologoa. Psikologia Sistemikoan Masterduna. AEPNL-k bermaturiko Irakasle. Erickson Tankerako Hipnosian Masterduna. Espainako PNL Elkarteko Formazio Arduraduna (2012-2016). Asociación Española de Psicoterapia Cognitivo-Conductual-eko Irakaslea. Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ko Psikologia eta Komunikazio irakaslea.
IZENA EMATEKO INFORMAZIOA ESKA DEZAKEZU