Bidelaguntza jaso
Pertsonen gorabeheretan laguntzen ohituta dagoen norbaitekin topatzean interesgarria den zerbait ulertu edo ikas dezakezu
Ikuspegia zabaldu
Dakartzazun ikuspegia zabaltzea psikoterapia saioetan maiz gertatzen den ondorioa da; honi esker gauzak egiteko era berriak sor daitezke; halaber, emozio edo pentsamolde ezberdinak ere eman daitezke; hauek guztiek hasieran ekarritako egoera hobetzen lagun dezakete.
Ez dago oso gaizki egon beharrik
Psikoterapiaren onuraz baliatzeko ez dago oso gaizki egon beharrik: orain baino hobeto egon nahi izatearekin nahikoa duzu. Ahal duzu dagoeneko ondo samar bizi eta halere arlo batetan hobetu nahi izatea ere.
Gure ikuspegia:
Saioen ezaugarriak
- 10 – 15 saio.
- 45 – 55 minutu saio bakoitzeko.
- Saioak astero egin daitezke hasieran.
- Saioak 15 egunean behin edo hilero geroago.